8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da.
Parte-hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri deszifratu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko.
Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat autoktono batekin nahastu du. Jarduera honen bidez, espezie exotiko inbaditzaileek sortzen dituzten arazoak ezagutaraziko dira, baita gure inguruko espezie batzuk ere.
Ohiko Escape Room-etan ez bezala, gainditu beharreko probak, pistak, objektuak eta enigmak ez daude gela bakar batean, espazio ireki batean baizik.
Beraz, parte-hartzaileak Ingurumen Aretoko hainbat espaziotatik mugitu beharko dira 4 espezie exotiko inbaditzaileren izenak aurkitu arte.
Horrela, Arkaitz biologoaren tranpan erori den animalia autoktonoa askatu ahalko da . Ordubete baino lehen egin ahal izango duzue?
Hiru txanda egingo dira: 10:15, 11:15 eta 12:15.
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!