Adimen Artifiziala

Bideo faltsu bat nola sortu eta identifikatu: prozesua eta ikasbideak

Hodei Torres 2024ko abe. 30a, 12:28

Bideo faltsu bat sortzea, baita horrelakoak identifikatzea ere, irudiaren kalitateari erreparatzeagaz hasten da. Irudi-kalitate baxuko bideoak editatzea eta sinesgarri bihurtzea errazagoa da, akats txikiak gutxiago nabarmentzen direlako, adimen artifizialak edo edizio-teknikek utzitako arrastoak ezkutatuz.

Tximinoaren bideo faltsuaren prozesua honelakoa izan da: lehenik eta behin, mugikorragaz bideoak grabatu ditugu, benetakoen antzeko estetika izan dezaten. Gero, hondo berdea duten makakoen (tximinoen) irudiak bilatu ditugu. Hondo berdea erabiltzeak erraztu egiten du irudiak isolatzea eta mugikorragaz grabatutako bideoan integratzea.

Hurrengo urratsean, bideo biak elkartu ditugu. Horretarako, adimen artifizialaren laguntza duten edizio-programak erabili ditugu; adibidez, After Effects softwarea, jatorrizko bideoaren kamera-mugimendua jarraitzeko. Honela, tximinoen bideoa kameraren mugimenduagaz bat egitea lortu dugu. Ondoren, hondo berdea ezabatzeko iragazki bat aplikatu dugu, eta horrek tximinoen irudiak bideo nagusian txertatzea ahalbidetu du, modu errealistan.

Amaierako emaitza ez dugu perfektua izatea bilatu. Gure helburua ikusleei erakustea izan da zein erraza den bideo faltsuak sortzea, eta horrek garrantzia du jendeak bideoen egiazkotasunaz zalantzan jartzen ikas dezan. Eta zuk, sinetsi egin zenuen?

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun