Hilez hileko dinamikari jarraituta, Gernika Palestina herri-ekimenak mobilizazioa egin zuen domekan, hilaren 5ean, Itzubaltzeta/Romon. Oraingo honetan, 100 pertsona inguru bildu ziren genozidioa amaitzeko eskatuz eta berehalako su-etena exijituz. Hori gertatu arte, kalera irteten jarraituko dute, hilabeteko lehenengo domeka guztietan; hala, hurrengo hitzordua otsailaren 2an izango da, Xake plazan, 13:30ean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!