Ereaga hondartzaren ondoko pasealekuan, oraintsura arte, kartel bat ikus zitekeen, inguruko berdeguneetan bainujantzian egotea eta jatea debekatzen zuena. Herritar askok seinalea "anakronikotzat" jo zuten, eta EH Bilduk hori kentzeko eskaera egin zuen 2024an. Eskaera horri erantzunez, gobernu-taldeak aitortu zuen kartela zaharkitua zegoela, baina oraindino ez zutela horren inguruko erabakirik hartu. Azkenean, abenduaren amaieran, udal-arduradunek kartela kentzea agindu zuten, albisteko irudian ikus daitekeenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!