Adimen artifizial sortzailea marrazkilarien errealitatea aldatzen ari da. Teknologia horren gorakada sortzaileen lanetik elikatzen da eta hitzaldia honen bidez, AA sortzaileak jabetza intelektualaren eskubideak urratzen dituela eta egileek egoera hori saihesteko zer neurri har ditzaketen aztertuko dute.
Maitane Valdecanto moderatzailea, Audens abokatu-bulegoko bazkidea da 2019tik, eta jabetza intelektualaren, ikus-entzunezko zuzenbidearen eta adimen artifizialaren arloetan dihardu. Kike Infame, FADIPeko eta Euskal Irudigileak, Estatu mailako irudigile Elkarte Profesionalen presidentea da, eta bere egile lana hedabidearen dibulgazioagaz uztartzen du. Jon Juarezek ilustrazio, komiki eta animazioan egin du lan. Egile urduria, inguruneaz eta etorkizun berriak sortzeko dituen aukerez hausnartzen du etengabe.