"Tailerrak Udalak antolatzen duen kultura-, gizarte- eta kirol-jardueren programa zabalaren barruan kokatzen dira, baita adinekoen gizarte-harremanen sarea zabaltzeko eta, aldi berean, nahi ez den bakardadea prebenitzeko ere. Gainera, jarduera horiek bereziki garrantzitsutzat jotzen dira, oinarrizko gaitasun kognitiboak sustatzen baitituzte, hala nola kontzentrazioa, memoria eta pentsamendu estrategikoa", azaldu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.
Lehenengo tailerra "Retos para la mente" izenekoa izango da, eta eguaztenetan egingo dute, 11:00etatik 12:00etara; bigarrena, xakeari buruzkoa, astelehenetan, 17:00etatik 19:00etara.
Pertsona interesatuek gaurtik, urtarrilaren 17ra eman dezakete izena zerbitzu horretan, Romo Kultur Etxeko hirugarren solairuan.
Informazio gehiago 944 660 022 telefono zenbakian.