Bost urre eta hiru zilar eskuratu ditu Raspas Arraun Elkarteak Bizkaiko Distantzia Luzeko Txapelketan

Erredakzioa 2025ko urt. 22a, 14:45

Raspas Arraun Elkarteko kirolariak entrenatzen, artxiboko irudian. © RAE

Banku mugikorraren denboraldia modu ezin hobean hasi da Raspas Arraunentzat, domina sorta garrantzitsua lortu baitu 2025eko lehen proba ofizialean: bost urre eta hiru zilar. Distantzia Luzeko Bizkaiko Txapelketan izan zen, joan den domekan, hilak 19, Erandion.

Hauek izan dira Raspaseko arraunlariek eskuratutako urrezko dominak: x2 scull bikoitzean kadete mailan Boris Kuznetsovek eta Álvaro Juanentzako; gazte mailako x1 skiffarentzat Aingeru Cresporentzako; x2 absolutuan Ivette Ocejo eta Nerea Martín-Aragoneserentzat; x4 skiff absolutuan Pablo Zabalarentzat eta lau scull absolutuarentzat Oihan Egaña, Asier Larrazabal, Eneko Van Horenbeke eta Mikel Ocejo arraunlarientzako.

Hiru zilarrak, azkenik, honako hauentzat izan dira: gazte mailan, Julen Mendicoterentzat; absolutuan Alicia Villar eta Nahia Montánchegaz; eta 4x absolutuan Iñigo Martínez de Alegria, Gabriel Juan, Iñigo Hernández eta Ander Sáinz-Espigarentzako.

Raspaseko arraunlarien hurrengo hitzorduak Euskadiko eta Espainiako Txapelketakoak izango dira, Distantzia Luzeko modalitatean ere, domekan, hilaren 25ean Hondarribian, eta otsailaren 8an Castrelo de Miñon (Ourense), hurrenez hurren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun