Marta Uriarte Bizkaia Zubiko zuzendariak Radio Bilbaon azaldu duenez, ontziak "normaltasun osoz" jarrai dezake lanean, autoen pisuari eutsiko liokeelako. Hala ere, badaezpada, motoak, bizikletak edo oinezkoak bakarrik erabiltzea erabaki dute. Izan ere, azaldu duenez, autoek eta furgonetek kargaren % 70 hartzen dute.
Zerbitzuaren normaltasuna "egun gutxi barru" lehengoratuko dutela iragarri dute arduradunek.