Eusko Jaurlaritzak aurreratu du udaren hasieran Visesak eraikitako alokairu-erregimeneko 68 BOEak entregatuko dituela Sarrikobaso egikaritze-unitatean. Hala iragarri dute Imanol Pradales lehendakariak eta Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak, Eusko Jaurlaritzak Getxon bian dituen hiru sustapenetatik bitara bisita egin ostean. Izan ere, gaur egun Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila 180 etxebizitza eraikitzen ari da udalerrian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!