EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek salatu dute aholkulari postu horiek txertatzea "neurrigabea" dela, "Alkatetzak aholkulari nahikoak baititu bere lana egiteko". Ildo horretan, azpimarratu zuten beharrezkoa dela hirigintzako teknikari gehiago, eta ez aholkulariak, horiek ez dituelako teknikari baten lana egin.
Gobernu-taldeak, berriz, gogoratu du txertatze hori daborduko 2025eko indarrean dagoen aurrekontuan islatuta eta iragarrita zegoela, eta beraz, joan den abenduaren 19ko ezohiko osoko bilkuran erabakitakoa betearaztea dela helburua. "HAPO berria berehala behin betiko onartzeko beharrezkoa da, hura hobeto gauzatzen eta garatzen laguntzeko. Hirigintza egikaritzearekin zerikusia duen guztia ezagutzen duen pertsona da. Ez dago obskurantismorik, ezta antzekorik ere", nabarmendu du.
Mozioak
Atzoko osoko bilkuran, gainera, hiru mozio onartu zituen Udalbatzak. Aho batez, PPtik abiatu zen eta EAJk eta PSE-EEk transakzionatu zuten bati oniritzia eman zitzaion, "Gobernu-taldeak konpromisoa har dezan bidegorrien seinaleak berrikusten jarraitzeko, behar den lekuan hobetzeko, batez ere puntu gatazkatsu eta arriskutsuenetan, eta herritar guztientzako prestakuntza- eta sentsibilizazio-kanpainak sustatzen jarraitzeko, Euskadiko Mugikortasun Jasangarriko Planaren estrategiarekin bat etorriz".
Testigantza-izaeragaz, EH Bilduren beste mozio bi ere onetsi zituzten. Lehenengoak eserleku iskiatikoak (hiri-altzarien elementuak, aldakaren behealdea bertan jarriz zutik etzateko) eremu publikoetan jartzea eta inbertsioa eta leku estrategikoetan (adineko pertsonak edo mugikortasun-premia bereziak dituzten pertsonak biltzen diren lekuetan...) instalatzeko plana bere gain hartzea eskatzen du.
Aldiz, bigarrenak planteatzen zuen gobernu-taldea hondakinen murrizketari, prebentzioari eta kudeaketari buruzko eta ekonomia zirkular baterako ordenantza eta dagokion prozesu parte-hartzailea egiten hastea. Era berean, zaborrak bildu, garraiatu eta tratatzeko tasa egokitzeko prozesua abian jartzea, eta udal-hondakinak kudeatzeko, prebenitzeko eta murrizteko plan zuzentzaile bat egitea, herritarren, gizarte-eragileen eta alderdi politikoen parte-hartzeagaz.