Areetako Etengabeko Arreta Gunearen ordutegia zabalduko du Osakidetzak

Iker Rincon Moreno 2025ko urt. 31a, 12:43

© OSAKIDETZA

Otsailaren 1etik aurrera, ordutegia 17:00etatik 08:00etara izango da astelehenetik barikura. Aste-akabuetan eta jaiegunetan, aldiz, 24 orduz egongo da zabalik.

Areetako Etengabeko Arreta Guneak (EAG) aurrez aurreko osasun-arreta emango du 17:00etatik aurrera eta hurrengo eguneko 8:00ak arte, astelehenetik barikura. Orain arte aurrez aurreko arreta 20:00etan hasten zen, hain zuzen ere, Lehen Mailako Arretako Osasun Zentroak ixten zirenean. Aste-akabuetan eta jaiegunetan eguneko 24 orduetan arreta ematen jarraituko dute.

Ordutegia zabaltze horrek premiazko kasuetan irisgarritasuna hobetu ez ezik, asistentziaren jarraipena ere indartuko duela nabarmendu du Osakidetzak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun