30 talde inguru arituko dira Getxon Agate Deuna Koru Jaialdiaren 38. edizioan

Iker Rincon Moreno 2025ko ots. 4a, 07:21

Gaur, otsailaren 4an, Agate Deuna Koru Jaialdiaren tradiziozko kantez beteko dira Getxoko kaleak. Aurten, jaialdiak bere 38. edizioa ospatuko du, eta 30 bat taldek parte hartuko dute kantaldian.

Eskola-taldeek goizez eta eskola-ordutegian jardungo dute, haurrei tradizioa gerturatzeko asmoz. Arrastian, 18:00etatik 21:00etara, helduen taldeek eta talde mistoek –helduek eta haurrek osatutakoek– hartuko dute lekukoa. Ohiko moduan, gune bitan antolatuko dira emanaldiak: bata Itzubaltzeta/Romo eta Areeta auzoetan, eta bestea Algorta eta Andra Marin. Horrela, Getxo osoan zehar izango da kantuen doinuak entzuteko aukera.

Jaialdiaren amaieran, parte-hartzaile guztiak elkartuko dira gune nagusietan azken emanaldia eskaintzeko. Romo-Areetako taldeak Areetako Xake plazan bilduko dira 20:00etan, eta Andra Mari-Algortako taldeak, aldiz, Algortako Telletxe plazan, ordu berean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun