Joan den bariku gauean, auto batean ustekabean piztutako sute batek inguruan aparkatuta zeuden beste hiru ibilgailu kaltetu zituen. Ezbeharra Algortako Aldapa kalean izan zen, gidari bat bertan aparkatzen ari zela, 22:30 aldera; une horretan, bere ibilgailua erretzen hasi zen, motorraren inguruan, eta suak inguruan zeuden beste hiru auto kaltetu zituen. Suhiltzaileek sua itzali zuten, eta ez zen zauriturik egon.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!