"Euskaraldiak behar zaitu!" lelopean, Getxoko Udalak eta Egizu eta Bizarra Lepoan elkarteek osatutako batzordeak dei egin die Euskaraldiaren laugarren edizioaren antolaketan parte hartu gura duten herritar konprometituei. Deialdiaren helburua da euskararen erabileraren alde lan egiteko prest dauden getxoztarrak biltzea, bai "aktibistak" bai "sinpatizanteak". Aktibistak izango dira beti laguntzeko prest egongo direnak eta, talde motorragaz batera, formazioa jaso ondoren, Euskaraldiaren mezua eta helburuak zabalduko dituztenak. Bestalde, sinpatizanteek ez dute hain ardura handia izango, baina antolatuko diren ekimenak babestuko dituzte, ekintzetan parte hartuz eta ekintza sinpleagoak eginez.
Modu batean edo bestean lagundu gura duten herritarrek formulario hau bete beharko dute.
Bestalde, maiatzaren 15etik 25era hizkuntza-ariketan parte hartu gura duten entitateek zabalik dute izena emateko epea www.euskaraldia.eus web gunean. Mota guztietako taldeak (elkarte, kooperatiba, enpresa….) daude gonbidatuta.