Raspas Arraunek irabazi du Espainiako Distantzia Luzeko Txapelketa, eta emakumezkoen talderik onenaren Iberdrola Saria jaso du

Erredakzioa 2025ko ots. 11a, 09:44

© RASPAS ARRAUN ELKARTEA

Bizkaiko Txapelketan lortutako zortzi dominen ostean, Itzubaltzeta/Romoko Raspas del Embarcadero Arraun Elkarteak emaitza "apartak" lortu ditu joan den aste-akabuan Ourenseko Castrelo de Miñon jokatutako Espainiako Distantzia Luzeko Txapelketan, urrezko hiru domina eskuratu dituzte, eta txapelketa horretako domina-zerrendan zein emakumezkoen talde onenaren Iberdrola Saria berenganatu dute

Elkarteak nabarmendu duenez, klubeko emakumezkoek egindako lana funtsezkoa izan da txapelketan: "Esther Brizek eta Izaskun Echanizek 2- absolutuan lortutako garaipena ukaezina izan da, Andaluziako ontzien gainetik; eta handia izan da Virginia Diaz kapitainaren garaipena skiff absolutuan (1x), Aina Cid eta Iria Jarama etorkizun handiko gaztearen aurretik". Era berean, azpimarratu du Maialen Mielgok lortutako seigarren postu "bikaina", modalitate horretan, "non onenekin borrokan egon den".

Gainera, aipatutako lau emakumezko arraunlariak txapeldun izan dira selekzio autonomikoetako proban, 4 scull ontziagaz (4x).

Nesken jardun ezin hobeari debuta egin zuen Aleix Garciak skiffean lortutako garaipena gehitu dio taldeak, Caetano Horta eta Bruno Cetraro uruguaitar olinpikoa bezalako arraunlari handiei gailendu baitzaio.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun