Jabier Frantzian atxilotu zuten, 1997an. Bertan 10 urte bete zituen espetxean, eta Europako markoan ezarritako zigorrak bateratzeko zuzendtarauaren arabera, 2024ko urrian, espetxe-zigorra osorik beteta izango zukeen joan den urteko abenduaren 5ean. Sarek jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak lege horren aplikazioa noiz tramitatuko duen zain dago orain.