Lau edukiontzi erre dituzte bart Itzubaltzeta/Romon

Iker Rincon Moreno 2025ko ots. 13a, 10:43

Erretako edukiontziak. © GETXOKO UDALA

Lau edukiontzi erre dituzte bart Itzubaltzeta/Romoko Gobela kaleko 15 zenbakiaren parean, Getxoko Udalak jakinarazi duenez. Bertan sortutako sugarrek, gainera, ibilgailu bi kaltetu dituzte. Suhiltzaileek sua amatatu dituzte, eta Udalak daborduko edukiontziak aldatu ditu. Gertatutakoa ikertzen ari dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun