Gazako su-etenaren defentsaren alde mobilizazioa egingo dute bihar Areetan

Ander Zarraga 2025ko ots. 15a, 10:59

Gernika-Palestina herri-ekimenak manifestazioa egingo du bihar, otsailak 16, 13:30ean, Bizkai Zubitik aterata, palestinarren genozidioa argazkien bidez gizarteratzeko. Halaber, iragarri dutenez, eragile sozial, politiko eta sindikalagaz bilera erronda bat hasiko dute, Palestinako egoera kritikoari eta su-eten berriak dakarren arriskuari erantzun bateratua emateko.

Gizartea aktibatzeko estrategia horren barruan, manifestazioa deitu dute domeka honetarako, otsailaren 16rako, 13:30ean, Bizkaia Zubitik abiatuta, euren aldarrikapenak agerian uzteko eta Palestinako herriaren aurkako indarkeria eta genozidioa salatzeko.

Gernika-Palestinatik ohartarazi dutenez, deportazio masiboen azken mehatxuak, Gazako herritarren mugimenduen murrizketak, laguntza humanitarioaren eskasia eta Zisjordaniako erasoak direla eta, gertakari horiek nazioarteko bitartekaritzagaz lortutako su-eten ahula arriskuan jartzen dute.

"Ezinbestekoa da elkarrizketa eta negoziazio bideak mantentzea, Palestinako herriak askatasunean existitzeko duen eskubidea bermatzeko", azpimarratu dute.

Hala, herritarrei dei egiten diete domekako mobilizazioagaz eta etorkizuneko ekintzakaz bat egin dezaten, Palestinari elkartasuna adierazteko, genozidioa salatzeko eta su-etena bete dadila eskatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun