Koalizioak kritikatu du IDOM aholkularitza-enpresak egindako ingurumen-inpaktuaren azterketa "adarjotze bat" dela. Xabier Benito Getxoko udal-taldeko bozeramaileak azaldu duenez, azterketak ez du behar besteko sakontasunik eta eskuinaldeko eta ezkerraldeko biztanleriaren eragina baztertzen du.
Benitok salatu duenez, "Galea lurmuturreko estazioko datu meteorologikoak erabiltzen dituzte, baina Zierbenakoak hartzen dituzte erreferentzia emisioei eta biztanleei dagokienez". Horregaz batera, gogoratu du Getxoko Udalarentzat egindako txosten batean ondorioztatu dela Bilboko Portuak eragiten dituela kutsadura-unerik handienak udalerrian, eta, beraz, Sader-Profersaren instalazioak egoera hori larriagotu besterik ez duela egingo.
Halaber, Benitok azpimarratu du instalazioaren jarduerak ez duela zerikusirik portuko erabileragaz eta portuaren araudiaren hutsunea aprobetxatu gura dela industria kutsatzaileentzako kokagune bihurtzeko.
“Zorrotzarentzat ona ez dena, ez da ona Getxo eta Santurtzirentzat ere”, adierazi du Benitok, azpimarratuz osasun publikoak lehentasuna izan behar duela.