2009ko uztailean atxilotu zuten Pauetik gertu, eta 13 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten ETA erakundeagaz lotutako delituengatik. 2019an Espainiako agintarien esku utzi zuten, Frantziako Estatuko kondena bete ondoren, eta berriro espetxeratu zuten, "triskantza terroristak" egotzita, 2007an PSEren Balmasedako egoitzaren aurka izandako eraso batengatik; hala ere, gerora absolbitu egin zuten.