Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako bertsolarien arteko lehenengo kanporaketa 18:00etan jokatuko da Abian elkartean; lehen saio horretan Janire Arrizabalaga, Ekhiñe Zapiain, Jon Mendiluze eta Eukene de los Aires arituko dira.
Bigarren kanporaketan, aldiz, Haira Aizpurua, Peio Lago, Naia Arrizabalaga eta Kelmene Abaitua izango dira; 19:30ean, Salsidu tabernan.
Aurtengo txapela nork eramango duen aukeratzeko final handia 21:00etan hasiko da Azebarri txokoan.
