Palestinaren aldeko hilabeteko mobilizazioa egingo dute domekan Itzubaltzeta/Romon

Erredakzioa 2025ko ots. 24a, 09:31

Mobilizazio baten artxiboko irudia. © Gernika Palestina herri-ekimena

Hilero legez, martxoko lehenengo domekan Palestinako genozidioa mahai-gainean jartzeko mobilizazioa egingo dute Itzubaltzeta/Romon. Hala, martxoaren 2an, Xake plazan elkartuko dira, 13:30ean. "Ez diezaiogun Palestinaz hitz egiteari utzi" ohartarazi dute deitzaileek, eta iragarri dute mobilizatzen jarraituko dutela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun