Euskaraz bizitzeko asteburua izaten da elurretara antolatzen duguna. Iraupen-eskia praktikatzeko aukera zabaltzen dugu 5 urtetik gorako haurren eta helduentzat, eta eskiatu gura ez dutenentzat erraketekin ibiltzeko plana ere badago. Helduek ere euskaraz berba egin behar dute.
Martxoko hirugarren asteburuan joango gara aurten, martxoaren 14an irten (ostirala, 19:00, Fadurako markesina) eta martxoaren 16an buelta (igandea, 21:00 ak aldera). Aurre izena emateko, formularioa bete, idatzi edo deitu: 622 433 085 / sendigetxo@gmail.com
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!