Martxoaren 7tik 9ra ospatuko dituzte Inauteriak Algortan

Iker Rincon Moreno 2025ko ots. 25a, 11:34

Mozorroen jaia astebete beranduago helduko da Algortara. Marrazki bizidunak gaia oinarri hartuta, festa giroan murgilduko da auzoa martxoaren 7tik 9ra. Algortako jai-batzordeak adin guztientzako ekintzak antolatu ditu, herritar guztien gozamenerako, hala nola ipuin kontalariak, tailerrak, mozorro-desfileak eta kontzertuak.

Barikuan, haurrei eskainitako ekintzakaz hasiko da jaia, San Nikolaz plazan, ipuin-kontalari bategaz. Iluntzean, Areatxu fanfarreak herria girotuko du eta Pink Houses taldeak kontzertua eskainiko du, Katea inguruan.

Zapatuan, kalejira, erraldoiak, mozorro lehiaketak eta bazkariak izango dira eguneko protagonistak. Arrastian, Drum’n Karro kalejirak eta mozorro desfileek Algortako kaleak hartuko dituzte, eta iluntzean, dantza eta musika emanaldiak izango dira nagusi.

Domekan, euskal inauterien desfileak eta txistorra-janak emango diote amaiera hiru eguneko ospakizunei.

Egitaraua, osorik

Martxoak 7, barikua

  • 17:15-18:00 Umeentzako ipuin kontalaria, KIDS & US-en eskutik San Nikolas plazan.
  • 17:30etatik aurrera, “Euskaraldia denda” San Nikolas plazan.
  • 18:00-19:00 Umeentzako tailerrak, KIDS & US-en eskutik San Nikolas plazan.
  • 18:30-19:30 Umeentzako Txokolatada, San Nikolas Ikastolaren eskutik San Nikolaseko frontoian.
  • 19:15-20:30 Ume eta familientzako Diskofesta DJ KAKTUS-ekin, San Nikolas plazan.
  • 20:00 Areatxu Fanfarrea herrian zehar.
  • 21:30-23:30 Kontzertua: PINK HOUSES Katea inguruan, bertako tabernarien eskutik.

Martxoak 8, zapatua

  • 11:30-13:30 Inauterietako kalejira, Mundakako aratustea eta Tolosa eta Getxoko bana, Algortako kaleetatik Itxartu dantza taldearen eskutik.
  • 12:00 Mugimendu Feministak deitutako manifestazioa Telletxetik.
  • 12:30-14:30 Musikalia Martxing Band, Telletxetik abiatuta herrian zehar.
  • 12:30-15:00 Erraldoi eta buruhandiak, Telletxetik abiatuta herrian zehar, Agurra taldearen eskutik.
  • 12:30-18:00. Mozorro txapelketako photocall-a, Zabalan.
  • 14:30-17:30 Haur eta familientzako mozorro bazkaria Zabala eskoletan. 14.30etan umeen txanda eta 15.15 nagusien txanda.
  • 15:00-18:00 Kuadrillen mozorro bazkaria eta ostean bazkaloste girotua, San Nikolas plazan.
  • 18:00 Drum’n Karro kalejira Katea zonaldetik abiatuta, herriko kaleetan zehar.
  • 18:30 Haur, familia eta Gazterdi mozorro desfilea, Zabalatik abiatuta.
  • 00-20.00 Dantza plaza Agurra dantza taldearen eskutik Telletxen, Getxoko Kultur Etxeak antolatuta.
  • 19:30 Haur, familia eta Gazterdi mozorro lehiaketaren sari banaketa Kasino plazan.
  • 20:00-21:00 Zunba Rosigaz, Kasino plazan.
  • 21:00-01:30 Musika BULL-gaz San Nikolas plazan.
  • 21:00-22:30 DJ HIJA DEL NOPAL Abian Kultur Elkartean.
  • 22:00-00:00 Kontzertua: LADY CARROT AND THE CLOCKS Kasino plazan, bertako tabernarien eskutik.
  • 22:30-01:30 LADY GRUMPY DJ Katean, bertako tabernarien eskutik.
  • Egun osoan zehar, inauterietako jai giroa Ameztiko tabernetan.

Martxoak 9, domeka

  • 11:30-14:30 Umeentzako tailerrak eta jolasak Argia Fundazioaren eskutik, San Nikolas plazan.
  • 11:30etatik aurrera, “Euskaraldia denda” San Nikolas plazan.
  • 12:30-14:30 Euskal inauterien desfilea, Agurra dantza taldearen eskutik.
  • 13:30-14:30 Txistorra-jana, San Nikolaseko frontoian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun