Udalerriko ikastetxeen inguruko mugikortasuna hobetzeko proposamenak landuko ditu Getxoko Udalak

Iker Rincon Moreno 2025ko ots. 28a, 10:42

Umeak eskolara bidean. © GETXOKO UDALA

Eskola Bideak programagaz bat etorrita, eta ikastetxeakaz batera lan eginez, Getxoko Udalak ikastetxeen inguruko mugikortasuna hobetzeko proposamenak landuko ditu, oinezkoei lehentasuna emanez. Hala onartu zuen atzo Udalbatzak, EH Bilduk proposatuta eta gobernu-taldeak (EAJ-PSE) transakzionatutako mozio bat onetsita. PP eta Elkarrekin Podemos abstenitu egin ziren.

Udalak konpromisoa hartuko du ikastetxeek aurkezten dituzten proposamenak aztertzeko eta baloratzeko, eta, teknika aldetik egingarriak izanik, ekonomikoki bideragarriak diranakaz esku hartzeko.

Ildo horretan, udal-gobernuak daborduko abian diren zenbait ekimen, jarduketa eta programa gogoratu ditu: Eskola Bideak programa, martxoan egingo den ibilbideagaz; Eskolak Tippi-tappa, DBHko 3 - 6 bitarteko mailetako ikasleentzat; lankidetza Andra Mari ikastetxeagaz (hobekuntzak ezartzen gehien parte hartu dutenetako bat); Eskola Agenda 2030. Azaldu duenez, lankidetza horrek emaitza izan du: ikastetxe hori bidegorri baten bitartez Galea muturragaz lotuko da, Aixerrotan zehar. Proiektu hori lizitazio-fasean dago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun