Haria Getxoko Gazte Aisialdi Elkarteak urteko ekintzetan izena emateko epea ireki du

Iker Rincon Moreno 2025ko ots. 28a, 14:13

Haria taldeko kideak, artxiboko irudian.

Udalerriko 12 eta 17 urte arteko gazteen artean euskara eta kirola sustatzea helburu duen elkarteak urtean zehar egingo dituen irteera eta dinamiketan izena emateko epea ireki du.

Urtean zehar, gazteek irteera eta dinamika desberdinetan parte hartu ahal izango dute. Gainera, aurten ere, udaleku ibiltaria antolatuko dute udan, eta Gabonetan, egonaldi berezi bat eskainiko dute. Gazteen arteko euskarazko harremanak sustatu eta aisialdi hezitzailean murgiltzeko aukera bikaina da proiektu hau.

Antolatutako ekintza horietan parte hartzeko, interesdunek galdetegi bat bete beharko dute. Bertan, parte-hartzeko irizpideak zehazten dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun