Askotariko pertsonaiez beteko da zapatuan Areeta, inauterietan

Iker Rincon Moreno 2025ko mar. 6a, 13:00

Martxoaren 8an, Areeta kolorez eta festaz beteko da inauterietan. Goizeko 11:00etatik 14:00etara, Eskoletako Plazan hainbat jarduera eskainiko dituzte, herritarrek eta bisitariek jai giroan murgiltzeko aukera izan dezaten.

Egitaraua

  • 11:00 - Inauterietako inaugurazioa.
  • 11:00 - 13:00 - Tailerrak.
  • 11:30 - Mozorro lehiaketan izena ematea.
  • 12:00 - 12:30 - Txokolate-jana
  • 12:00 - 13:00 - Dantza Plaza Berantzagi taldeagaz
  • 13:30 - 13:45 - “Vivo La Dance” akademiaren dantza erakustaldia.
  • 13:45 - 14:00 - Mozorro-lehiaketa.
  • 14:00 - Sari banaketa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun