Euskaraldia datorren maiatzaren 15etik 25era ospatuko da, "Elkar mugituz egingo dugu" lelopean.
Euskaraldia euskararen aldeko hizkuntz-ariketaren laugarren edizioa Getxon antolatzen laguntzeko bilera irekia egingo dute datorren martxoaren 12an, eguaztenean, 18:30ean, Artatza Romo Institutuan. Hori dela eta, udalerrian aurrera eramateaz arduratzen den batzordeak (Udalak eta Bizarra Lepoan eta Egizu elkarteek osatuta) dei egin diete kolaboratu gura duten herritarrei, elkarteei, erakundeei… aipatutako bilerara bertaratzeko, ideiak eta proposamenak partekatze eta besteenak entzute aldera.
Euskaraldia datorren maiatzaren 15etik 25era ospatuko da, "Elkar mugituz egingo dugu" lelopean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!