Gainera, logistika- eta kontrol-lanak errazteko, Portu Zaharreko aparkaleku txikia itxita egongo da martxoaren 12an, eguaztenean, ekoizpen etxeko hainbat ibilgailu aparkatzeko. Filmatzeko aurreikusitako ordutegia 07:00etatik 19:00etara izango da, eta ekoizleak eta udal zerbitzuek herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko lan egingo dutela iragarri dute.
Barcelona my love
Portu Zaharrean filmatuko diren eszenak Barcelona my love minisailerako dira. Ron Oliverrek zuzendutako komedia erromantiko honek kapitulu bi ditu eta Ashley Williams, Alison Sweeney eta Alejandro Tous ditu protagonista. Hallmark Estatu Batuetako kable bidezko telebista-kate nagusiaren ekoizpena da. 2025aren erdialdean kaleratuko dute Hallmark Channel telebista katean (AEB eta Kanada), eta mundu osoan streaming plataformek zabalduko dute (Netflix, Prime Video...).
Beste errodaje batzuk
Gainera, egunotan, Getxon, beste bi filmaketa egiten ari dira:
- Los domingos, Alauda Ruiz de Azuaren hirugarren film luzea, Blanca Soroa eta Patricia Lopez Arnaiz protagonista dituena. Hori dela eta, aparkalekuak erreserbatu dira Aiboa, Ormetxe eta Miramar kaleetan, bai eta ibilgailuen zirkulaziorako noizbehinkako mozketak ere.
- Inurri itsuak, Ramiro Pinillaren eleberrian oinarritua, Igor Legarretak zuzendua eta Itziar Ituño eta Urko Olazabal protagonista dituena. Irudi batzuk martxoaren 18tik aurrera filmatuko dituzte Azkorri inguruan.