Guretik gertu hegaztiak

Juan Luis Mugertza Unanue 2025ko mar. 12a, 09:22

Gehiegizko arrantzak, kutsadurak, kostaldearen degradazioak…  itsas hegazti askori eta bestelakoei eragindako kaltea neurriz gainekoa delarik ere, oraindik, oso urrutira joan gabe, badugu guretik gertu hegazti batzuk ikusteko aukera. Izan ere, itsasadarrean eta kostaldetik hurbil dauden eremuetan itsasoko hegaztiak ez dira kostalde inguruan ikusten diren espezie bakarrak.

Abran, esaterako, itsasoaren eragina oso handia da, eta hondartzak, itsaslabarrak, lokatz eta harri estuarioetan Kantauriko kostaldeko itsas hegazti ugari egon arren (kaio hankahoriak, harri-iraulari arruntak, txenada hankabeltzak, antxeta mokogorriak, ubarroi handiak, koartzatxo txikiak izkirak, karramarroak eta arrain txikiak harrapatzen, murgil handiak…; neguan ohikoa ez da izan ohi, baina pottorro arruntak, martin arruntak, aliota handiak…, eta inoiz marikoi handiak ere etortzen dira), itsasertzeko labarretako harraparirik enblematikoenetako den belatz handiak, belatz gorriak, itsasikara zuriak, buztangorri ilunak… ere, ikus daitezke. Galeako itsaslabarretan eta Aizkorriren arteko eremua ere, egokia da pitxartxarrak, bele beltzak, ihi-txoriak... antzemateko.

Eta kostatik apurtxo bat aldenduta, Gobelatik Areetarako tartean, erreka ertzetan, ur landaredia dago, eta bertan nagusi dira ihiak, sahatsak eta haltzez betetako lezkak. Hemen uroilo arruntak, txio arruntak, basahateak… daude. Eta Boluen egokitutako begiratokietan, pazientzia handia eta zortea izanez gero, koartza hauskarak, istingorrak eta martin arrantzaleak (ezbairik gabe, ornitologo eta argazkilari askoren gogokoena) ikus ditzakezu.

Larrañazubin, Bolue errekak sortzen duen lautadan ibaiertzetako basoak daude, eta paraje hauetan hainbat basoko hegazti txiki eta ertain antzeman daitezke: pagausoak, okilak, gabiraiak… Beraz, txorizaletasunaren munduan lehenengo urratsak emateko, badugu zer ikusi eta zer ikasi oso urrutira joan gabe.

Bidali zure artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun