Eguna 12:30ean abiatuko dute Katean egingo duten "Independentzia: tresna edo helburua?" berbaldiagaz. Jarraian, poteo eta erakusketa egongo dira, 14:00etan, Katean bertan.
15:00etan, bertso bazkaria egingo dute Abianen. Arrastian, 18:00etan, triki-poteoa hasiko dute Kabiarantzako bidean, non azken ekintza nagusia egingo duten, 21:00etatik aurrera. Bertan, kontzertuak, ekitaldia eta plater irekiak eskainiko dituzte.