Aurreikusitakoaren arabera, lanek 3 aste inguru iraungo dute. Lehenik eta behin, kaleetako jasogailuak kentzen ari dira (2, Zabalan eta 1, Bidezabalen). Ondoren, jasogailuak eta bastidoreak berrituko dira, edukiontzien barne-egiturak saneatuko dira, edukiontzien aginte- eta kontrol-taula guztiak ordeztuko dira, isurketa-buzoi berriak jarriko dira eta edukiontzien gaineko erremate-azalera birgaituko da.
Era berean, kontrol-ekipoak eta horiek funtzionatzeko kokatuta dauden armairua gainazalean jarriko dira, kondentsazio- eta hezetasun-arazoak saihesteko, horiek baitira orain ordezten diren instalazioetan gaizki funtzionatzearen eragile nagusiak. “Helburua da ekipoetan fidagarritasun handiagoa lortzea, eta matxuragatik zerbitzuz kanpo emandako denborak ezabatzea; eta horrela, usain txarrak sortzea saihestea ezin direlako hondakinak ekipoetatik kendu. Hori dela eta, bilketa eta garbiketa integralaren osagarri gisa, usainaren aurkako sistemak instalatuko dira edukiontzi guztietan, buzoiak eta ixteko plantxa berritzearekin batera, hondakinak isurtzeak sor ditzakeen eragozpenak minimizatzeko”, nabarmendu du Janire Ociok, Azpiegitura, Obra eta Zerbitzuak eta Ingurumen Arloko zinegotziak.