2025/03/26 19:00

Jaiak

Iftar Jaia

Iftar Jaia
San Martin elizako txokoan, Villamonte 33, Algorta, Getxo

Martxoaren 26an, asteazkenean, Ramadana komunitatean ospatzeko elkartuko gara, elkar ezagutzeko eta bide batez, Agharas eta San Nikolas Zabalik elkarteko lagunek beraien ohiturak erakutsi eta Ramadanaren esanahia azalduko digute. Bizipenak partekatu eta kulturen arteko zubia izan nahi duen elkartasunezko Iftar afaria ospatuko dugu. Interesa duen ororentzat egongo da zabalik 19:00etan San Martin Elizako Txokoan, (Villamonte 33, Algorta), hori bai, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun