Antolatzaileek azaldu dutenez, Iftar jaia ospatu eta arrazakeria eta xenofobiaren kontrako eguna aldarrikatuko dute martxoaren 26an, hainbat jardueraz eta musikaz gozatzen duten bitartean. Parte hartzeko modu bi egongo dira: afaria prestatzeko sukaldaritza tailerrean eta afarian, edo jaian eta afarian bertan. Aldez aurretik izena eman beharko da, hemen.
Ekimena Getxo Bizilagunak osatzen duten Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioa, Ibilki eta Egizuk antolatu dute, Agharas elkarteko kide, San Nikolas Zabalik elkarteko kide eta Getxoko Udalaren laguntzagaz.
