Klubeko banderaren igoerak, taldeen aurkezpenak eta oroitzapenezko maillotak hasiera emango diote ekitaldiz beteriko urteari. Egingo dituzten ekimenen artean, honako hauek nabarmendu dituzte: Euskadiko Txapelketa, kadete zein gazte mailan; gizonezkoen eta emakumezkoen kadete-junior mailako CRE Bizkaiko Txapelketa; klubeko kide guztiak bilduko dituen bizikletazko irteera;, Getxoko martxa herrikoia; 1975etik klubetik igaro diren korrikalari guztien arteko topaketa; eta Bizkaiko talde zikloturista guztiek parte hartuko duten martxa. Jarduera horiek klubak urtero antolatzen dituen jarduera guztiei gehituko zaizkie, baita ospe handiko proba tradizionalei ere, hala nola profesionalentzako Getxoko Zirkuitua edo Urdulizko Andra Mari Sari Nagusia Euskaldun egutegian.