Erlijio eta jatorriko askotariko gizon-emakumeak hurbildu ziren jaira, eta, bertan, Ramadanaren esperientzia partekatu, elkar ezagutu eta kulturen arteko loturak sendotu zituzten. Hala, denak batera, baraualdia elkarregaz apurtu zuten afaldu aurretik, eta horren nondik norakoak azaldu zituzten.
Afaria mimoz prestatu zuten, eta ospakizuna giro onean amaitu zuten, txalapartaren hotsakaz eta Asammer Band taldearen musikak alaituta.