Ingurumenaren aldeko erronka solidarioa egingo dute datorren martitzenean Bilbo eta Getxo artean

Erredakzioa 2025ko api. 9a, 12:22

Ama Lurraren Nazioarteko Eguna da datorren apirilaren 22a eta, hori dela eta, Besarka Dezagun Itsasoa erronka solidarioaren hasiera-ekitaldia ospatuko dute Bilbo eta Getxo artean. Tantak erakundeak azaldu duenez, ekimen horren irteera Bilboko Itsasmuseumetik abiatuko da, 12:30ean, eta helmuga Ereagako hondartza izango da, Getxon.

Antolatzaileek jakinarazi dutenaren arabera, EAEko hainbat eragile sozialegaz antolatutako ekimen horrek kirola, ingurumenaren zaintza eta gizarte-ekintza uztartzen ditu. Hala, besteak beste, Alberto Lorente, El Hombre de las Aguas, ur irekietako igerilari sarituak, Estatuko kostaldeak igerian zeharkatuko ditu etapaka, eta, bitartean, Enrique Herrero, Quique Bolsitas ezizenez ezaguna, hondakin-bilketak antolatuko ditu hondartzetan tokiko erakundeakaz batera.

Bai Bilbon bai Getxon garbiketa-ekintzak eta sentsibilizazio-jarduerak egingo dituzte, itsaso eta hondartzen zaintzaren garrantzia nabarmentzeko. Jai giroko topaketa hori familiei, elkarteei, kirol- eta aisialdi-taldeei irekia egongo da.

Egitaraua, Getxon
  • 16:00 Topaketa, Ereaga hondartzan.
  • 16:30 Ondoetorria Albertori.
  • 17:00 Aurkezpena eta esker onak.
  • 17:30 Garbiketen eta tailerren hasiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun