Lehen ildoan, Udalak baliabide ekonomiko nahikorik ez duten getxoztarrek euskara ikasteko 30.187 euro aurreikusi ditu; bigarrenean, 14.090 euro gazteen eta umeen (6tik 15 urtera bitartean jaiotakoak, biak barne) matrikula ordaintzera laguntzeko, eta Udaleko eta erakunde autonomoetako langileek eta zinegotziek euskara ikasteko beste 1.050 euro. Hiru kasu horietarako eskaerak aurkezteko epea urriaren 13an amaituko da.
Era berean, 4.200 euro izango dira auto, moto eta ziklomotorraren gidabaimena ateratzeko azterketa euskaraz egiten duten gazteentzat (aurten 300 euroko laguntza jasoko dute). Beste 1.050 euro izango dira elkarteetako aisialdiko begirale eta zuzendari agiria lortzeko euskaraz. Azkenik, 7.350 euro bideratuko dituzte errotuluak, olanak, eta ibilgailu komertzialak euskaraz ipintzeko. Kasu horietan, eskaerak aurkezteko epea azaroaren 17an amaituko da.
Diru-laguntza horiekaz batera, Udalak beste zerbitzu batzuk mantenduko ditu euskararen erabilera sustatzeko, tartean, itzulpen zerbitzua, aholkularitza, ekitaldietarako aurkezle euskaldunen zerbitzua, eta merkatariei nahiz ostalariei doan eskaintzen dizkien itzulpen eta maketazio zerbitzuak.
Eskaerak ahal dela Administrazio Elektronikoko Bulegoaren bitartez aurkeztu beharko dira.