Getxoko Portu Zaharra DalecandELA Fest laugarren elkartasun jaialdiaren agertokia izango da irailaren 18tik 21era. DalecandELA irabazi-asmorik gabeko elkarteak antolatutako hitzorduak doako kontzertuak, kirol- eta arte-jarduerak eta Alboko Esklerosi Amiotrofikoari (ELA) buruzko kontzientziazio-kanpaina uztartzen ditu, ikerketarako eta pazienteei laguntzeko dirua biltzeko helburuagz.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, datozen egunetan iragarriko dituzte aurtengo kartela osatuko duten lehen artistak eta taldeak, Ariel Rot, Tarque, Smile edo La Bien Querida bezalako taldeen emanaldiak izan dituzten aurreko edizioen ildoari jarraituz. Kontzertuez gain, Getxo ELAtik zeharkaldia, proposamen gastronomikoak, umeentzako jarduerak eta topaguneak ere izango dira jaialdian.
2019ko lehen ediziotik, DalecandELA Festek "gaixotasuna ikusaraztea eta ELAren aurka alaitasunez, baikortasunez eta hobetzeko espirituarekin oihukatzea" bilatu duela azaldu dute arduradunek, eta, horretarako Getxoko Udalaren, BBKren eta beste erakunde laguntzaile batzuen babesa izan dute.