Euskaraldirako motorrak berotzen hasi dira Getxon

Erredakzioa 2025ko api. 28a, 12:23

Euskaraldia euskararen erabilera aktibatzeko mugimenduan parte hartuko duten pertsonen rolak identifikatzeko txapak (Ahobizi, Belarriprest eta Irribizi) banatzen hasiko dira gaur, astelehenean, Getxon. Era berean, informazio-mahaiak jarriko dituzte datozen egunotan udalerriko hainbat puntutan. Ekimena maiatzaren 15etik 25era izango da, "Elkar mugituz egingo dugu" lelopean.

Getxon, hizkuntza-ariketaren antolaketa sustatzen duen batzordeak (Udala eta Bizarra Lepoan eta Egizu elkarteak) euren egoitzetan banatuko dituzte txapak, Algortako Basagoiti etorbideko 20. zenbakian eta Martikoena kaleko 16. zenbakian, hurrenez hurren.

Era berean, boluntarioen laguntzagaz, informazio-mahaiak ere jarriko dituzte Azebarrin (apirilaren 29an eta maiatzaren 6an), Bentan (apirilaren 30ean, eta maiatzaren 7an eta 14an), Areetako Xake plazan (maiatzaren 8an, 9an, 10ean eta 11n) eta Algortako Telletxe plazan (maiatzaren 12an, 13an, 14an eta 15ean).

Bestalde, bihar, martitzenean, 18:30ean, bilera irekia egingo dute Azebarrin, Euskaraldia antolatzen laguntzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun