Goizeko 09:45 aldera, eraikina argirik gabe geratu da, eta ke ugari ateratzen hasi da beheko solairutik, transformadore elektrikoa dagoen tokitik. Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez, egoera kontrolpean dago eta ez da kalte pertsonalik izan.
Ezbeharraren ondorioz, argindarrik gabe gelditu dira ondoko kaleak ere. Iberdrolako langileak lanean aritu dira zerbitzua martxan jartzeko berriro ere.