ETBn egindako elkarrizketa batean, Martinezek azaldu du pazientearen diagnostikoak ezartzen duela berunagatiko intoxikazioa. Hematologia Zerbitzuak hori zehaztu ondoren, prebentzio-medikuntzako zerbitzuari jakinarazi zion, eta zerbitzu hori Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Sailagaz harremanetan jarri da. Gainera, azken honek ikerketa bat egin du emakumearen etxean, berunaren "balizko kutsadura-iturriak" zeintzuk diren jakiteko.
Ura aztertu zuten, baita familiak edateko erabiltze zituen elementuak ere. Hala, Sailak ondorioztatu du, hain zuzen ere, “duela 15 urte baino gehiago Andaluzian erositako pitxer batek eragiten duela emakume baten eta bere hainbat senitartekoren intoxikazioa".
"Larria da, kelato agente bategaz tratamenduan dago, eta horrek berun-mailak murrizten lagunduko dio. Dirudienez, pitxerrak esmalte mota bat izan behar du, kontsumoan saihestu behar dena, eta une honetan berun mailak murrizteko tratamendu espezifiko bategaz dago, kelato baten bidez", gaineratu du Alberto Martinezek.
Sailburuak nabarmendu duenez, Andaluziako Juntari jakinarazi diote, baina ez dute beste ekintzarik egin, "duela 15 urte baino gehiago beste autonomia-erkidego batean erositako pitxer bat baita, baina ez dago merkaturatuta", eta zeramika osatzen duten elementuak "eskuzkoak dira".