Euskaraldia 2025

Euskaraldiari harrera egiteko egitarau oparoa prestatu dute Getxon

Erredakzioa 2025ko mai. 6a, 12:33

Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era izango da eta, horri begira, euskararen erabilera hauspotzeko hamaika ekitaldi eta ekintza egingo dituzte udalerri guztietan. Getxon ere martxan jarri dira, eta barikuan, hilaren 9an, ekingo diote motorrak berotzeari, Areetako Xake plazan egingo duten bingo musikalagaz. Hona hemen egunez egun hizkuntza-ohiturak aldatzeko ekimenari heltzeko antolatutako egitaraua.

Egitaraua

  • Maiatzak 9, barikua
    • 17:00 Bingo musikala, Sendi, Xake plazan, Areeta.
  • Maiatzak 12, astelehena
    • 18:00 Dantza-plaza, Ebats, Telletxe plazan, Algorta.
  • Maiatzak 13, martitzena
    • 19:30 Kluba: Maitasun kapitala Lizar Begoñagaz, Villamonten, Algorta.
  • Maiatzak 14, eguaztena
    • 11:00-13:00 Herri kirolak, Getxoko taldea, Telletxe plazan, Algorta.
    • 17:30 Merienda & dinamika: Nola erabili euskara gehiago familian?, begirale zerbitzua, Aldai patronatuan, Algorta.
    • 19:00 Antzerkia: Hau gerra bat da, Villamonten, Algorta.
  • Maiatzak 15, eguena
    • 11:00-13:00 Irratsaioa: HIRUKA, Bizkaia irratia, Getxoko Udaleko Komunikazio Saila eta ViniloFM, Telletxe plazan, Algorta.
    • 17:15 Kalejira, Musikalia, Portu Zaharreko Etxetxun, Algorta.
    • 18:00 Hasiera ekitaldia, Gure Zirkuko karpan, Algorta.
  • Maiatzak 16, barikua
    • 17:30 Bingo musikala, Sendi, Malakate plazan, Getxo.
    • 17:30 Euskaraldia murala, Andra Mariko jaietan, Getxo.
  • Maiatzak 17, zapatua
    • 11:30 Txatxarrak idazketa feminista taldea, RKE, Romo.
    • 17:30 Toponimia ibilbidea bizikletaz, Andra Mariko karpatik, Getxo.
    • 18:00 “Eskerrik asko Irribizi & Belarriprestei” ekitaldia, lekua zehazteke.
  • Maiatzak 18, domeka
    • 12:30 Bertso saioa, ALBE, Andra Mariko jaietan, Getxo.
  • Maiatzak 19, astelehena
    • 18:00 Egur tailu tailerra, Egizu, Etorkizunako lokalean, Algorta.
  • Maiatzak 20, martitzena
    • 19:00 Urtzi Urkizuren Txoria hodei artean liburua, Villamonten, Algorta.
  • Maiatzak 22, eguena
    • 9:00-11:00 Berbodromoa, San Nikolas plazan, Algorta.
    • 18:00 Berbodromoa, Santa Eugenia plazan, Romo.
    • 19:00 Liburu-aurkezpena: Liluraren kontra, Abian elkartean, Algorta.
  • Maiatzak 23, barikua
    • 18:30 Bingo musikala, Sendi, San Nikolas plazan, Algorta.
    • 19:00 Sukaldaritza tailerra, Abian elkartean, Algorta.
  • Maiatzak 24, zapatua
    • 11:00 Bilbo 2 albo bizikleta-irteera, Telletxe plazatik hasita, Algorta.
  • Maiatzak 25, domeka
    • 9:30 Junior & gazteen txirrindularitza txapelketa, Punta Galea, Justizia jauregian, Neguri.
    • 12:30 Kultura arteko dantza-plaza, Santa Eugenia plazan, Romo.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun