Hileroko mobilizazioa egin zuen joan den domekan, hilak 4, Gernika-Palestina Herri Ekimenak Itzubaltzeta/Romon. Horretan, 74 pertsona bildu ziren Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta Israel egiten ari den genozidioa etetea exijitzeko. Ildo berean, elkartasun-mahaia eta performancea egingo dute maiatzaren 18an, 13:00etan, Ibaiondo kalean. Bestalde, zapatuan, hilak 10, Khalas! taldeak manifestazioa egingo du Algortan, Israelekiko "harreman oro" etetea exijitzeko. Hitzordua 12:00etan jarri dute, Telletxe plazan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!