Aurten, gainera, jai-batzordeko kideek nobedade bat prestatu dute udalerriko gazteentzat: plater irekiak. Azaldu dutenez, maiatzaren 17an, zapatua, 13 eta 17 urte arteko edozein gazte igo ahal izango da agertokira gura duen musika ipintzera, 21:00etatik aurrera. Horretarako, baina, aldez aurretik izena eman beharko dute.
Ohi bezala, oraingoan ere gaueko autobusa egongo da hilaren 16an eta 17an gura duenarentzat, 23:00etatik 01:30era eta 23:00etatik 06:30era, hurrenez hurren.
Maiatzak 10, zapatua
- 17:00 Kalejira, Itxas Argiako lokaletik Andra Mariko kiroldegira.
- 17:30 Umeen dantzaldia, kiroldegiko aparkalekuan.
- 19:30 Dantzaplaza, Malakaten. Getxoko Dantza Taldeek antolatuta.
Maiatzak 15, eguena
- 17:30 Umeentzako Mugi Boogie!!, Malakaten. Euria eginez gero, kiroldegiko aparkalekuan.
- 19:00 Futbolin txapelketa, La Señora tabernan.
- 19:00 Solasaldia, Euskal Herrian Euskaraz elkarteagaz, Bentan.
- 20:00 Txupinazoa, kiroldegiko aparkalekuan.
- 20:00 Kontzertuak: Ilberri eta Artikulo 30, kiroldegiko aparkalekuan.
Maiatzak 16, barikua
- 17:00 Txupinazoa eta pregoia, Malakaten. Geroa ikastolako ikasleakaz.
- 17:00 Eskupilota erakustaldia, kiroldegiko pilotalekuan. Andra Mari Eskupilota Taldeak gertute.
- 17:30 “Parkean olgetan” ume eta helduentzako bingo musikatua, Malakaten.
- 17:30 Graffitiak, Maidagan kaleko horman, Malakaten. Gaia: euskal mitologia.
- 18:00 Igel txapelketa helduentzat, La Señora tabernan.
- 19:00 Txokolate-jana, Malakaten.
- 19:30 Buruhandiak, Malakaten.
- 20:00 Kalejira eta poteoa, Bentatik hasita.
- 21:30 Suzko behia, Bentatik kiroldegira..
- 21:30 Kontzertuak: Alarma Morea, Ezezez! eta Mambo Express, kiroldegian.
Maiatzak 17, zapatua
- 11:30 Umeentzako egurrezko jolasak eta herri kirolak, Malakaten; euria eginez gero, kiroldegiko aparkalekuan.
- 12:00 Umeentzako tailerrak, Malakaten. Euria eginez gero, kiroldegiko aparkalekuan.
- 12:30 Fanfarrea, Malakatetik hasita.
- 13:00 Herri kirolak, kiroldegiko aparkalekuan.
- 15:00 Palestinaren aldeko herri-bazkaria, kiroldegiko aparkalekuan. Tiketak salgai aldez aurretik.
- 18:30 Poteo girotua, kiroldegiko aparkalekutik hasita.
- 18:30 Toponimia ginkana txirrindulagaz, kiroldegiko aparkalekutik.
- 19:00 Umeentzako zinema, Bentan.
- 21:00 XXIX Herrien jaialdia, kiroldegiko frontoian. Talde gonbidatua: 7 Coronas de la Peña Huertana La Crilla.
- 21:00 Plater irekiak gazteentzat, Malakaten. Izena eman beharko da aurretik, hilaren 12ra arte.
- 21:30 Suzko behia, Bentatik kiroldegira.
- 23:00 Erromeria: Bidean, kiroldegiko aparkalekuan.
Maiatzak 18, domeka
- 10:00 Herri azoka, kiroldegiko aparkalekuan.
- 11:00 Bertso-saioa, kiroldegiko aparkalekuan.
- Bertsolariak: Naroa Torralba, Aritz Landeta, Imanol Uria, Tomas Lakarta. Gai jartzailea: Oihan Diaz.
- 12:30 Igel-txapelketa umeentzako, kiroldegiko aparkalekuan.
- 16:00 Folk taldea: Kittu, kiroldegiko aparkalekuan.
- 17:30 Patinaje festibala, kiroldegian.