Gizon bat atxilotu dute Getxon emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Nahia Martinez Gondra 2025ko mai. 9a, 15:39

Tokiko protokoloa aktibatu du Udalak.

Getxon Gizon bat atxilotu dute eguazten honetan, maiatzaren 7an, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktimak Ertzaintzan aurkeztutako sexu-erasoaren salaketaren aurrean, Getxoko Udalak gertaera horiek gaitzetsi ditu eta emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurrean jarduteko eta koordinatzeko tokiko protokoloa aktibatu du.

Ohar batean, "genero desberdintasunean oinarritutako jarrera sexistek eragindako eraso oro" gaitzetsi du Udalak. Gainera, elkartasuna adierazi dio erasoa jasan duen emakumeari, eta babesa eskaini dio. Gaitzespen-testuan, Udalak azpimarratu du indarkeria beti dela "jazarpena egiten duenaren erantzukizuna", eta ohartarazi du "saihestu egin behar dela erasoa jasan duen emakumea errudun egitea".

"Erasotzaileen profilak" daudela azpimarratu ondoren, "berdintasunaren eta errespetuaren balioetan oinarritutako gizarte bat lortzeko lanean jarraitzearen" alde egin du Udalak, "emakumeek askatasunez erabaki ahal izan dezaten norekin, noiz eta nola izan sexu-harremanak, eta, azken finean, beren borondatea erabat errespetatua izan dadin".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun