Ohar batean, "genero desberdintasunean oinarritutako jarrera sexistek eragindako eraso oro" gaitzetsi du Udalak. Gainera, elkartasuna adierazi dio erasoa jasan duen emakumeari, eta babesa eskaini dio. Gaitzespen-testuan, Udalak azpimarratu du indarkeria beti dela "jazarpena egiten duenaren erantzukizuna", eta ohartarazi du "saihestu egin behar dela erasoa jasan duen emakumea errudun egitea".
"Erasotzaileen profilak" daudela azpimarratu ondoren, "berdintasunaren eta errespetuaren balioetan oinarritutako gizarte bat lortzeko lanean jarraitzearen" alde egin du Udalak, "emakumeek askatasunez erabaki ahal izan dezaten norekin, noiz eta nola izan sexu-harremanak, eta, azken finean, beren borondatea erabat errespetatua izan dadin".