Etxebizitzak alokatzeko laguntzak eskatzeko epea zabalduko dute martitzenean Getxon

Erredakzioa 2025ko mai. 12a, 12:51

Bihar, martitzenean, zabalduko dute Getxon etxebizitza alokatzeko eta gazteen emantzipazioaren aldeko laguntzak eskatzeko epea, ekainaren 30era arte. Udalak 150.000 euro bideratuko ditu laguntza horietara, eta kopurua 250.000 eurora handitu ahal izango da. Ekimen honen helburua da udalerriko 18 eta 35 urte bitarteko gazteei emantzipatzeko eta helduen munduan sartzeko prozesuan laguntzea, eta udalerriko eremu guztietan alokairuko etxebizitza bat eskuratzea eta bertan egotea sustatzea. 

 

Ondare eta Etxebizitzako zinegotzi Alvaro Gonzalezek adierazi duenez, “hainbat urteko esperientzian zehar, eta udalerriko gazteen emantzipazio-tasa handitzeko helburuarekin, onartutako deialdien oinarrietan aldaketak sartu dira, eta, beraz, esan dezakegu gaur egun laguntza horiek finkatuta daudela”.   

Laguntzak eskatzeko baldintzak

Deialdi berri honetan, laguntza horiek jasotzeko baldintzak mantentzen dira, batez ere honako hauek:

  • Laguntzak 3 deialditan jasotzeko aukera. Onuraduna onuradun suertatzen den lehenengo deialdian, ezarritako tarte-sistemaren arabera kalkulatutako diru-laguntzaren zenbatekoaren % 100 ordainduko da; bigarrenean, % 75; eta hirugarrenean, % 50.   
  • Gehieneko alokairu-errenta 1.100 eurokoa da. Onuradun bakoitzari eman beharreko zenbatekoa gutxienez % 20koa izango da, eta gehienez % 50ekoa errentamendu-gastuengatik (eranskinei dagozkienak izan ezik, hala nola garajea edo trastelekua, komunitate-gastuak eta administrazioa); nolanahi ere, ezin izango da hilean 550 eurotik gorakoa izan. Laguntzak gehienez ere 12 hileko soldata izango du, 2024/07/01etik 2025/06/30era bitarteko alokairuetarako.
  • Getxoko udalerrian erroldatzeko betebeharra errentamendu-kontratua formalizatu ondoren eskatuko da, erroldan antzinatasunik izatea beharrezkoa izan gabe.

Deialdi honetan, laguntzaren onuradun izateko gehieneko diru-sarreren mugak eguneratu dira. Bizikidetza-unitate motaren arabera, 28.860 eurokoa edo 45.022 eurokoa izango da. Diru-laguntza hau bateragarria izango da Eusko Jaurlaritzaren “Emantzipa” Programako gazteen emantzipazioa bultzatzeko laguntza jasotzeagaz.  

Deialdi honetan 2024/07/01etik 2025/06/30era arte egindako alokairuak sartzen dira. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira, ahal dela, modu elektronikoan https://www.getxo.eus/oae helbidean, edo aurrez aurre, hitzordua aldez aurretik eskatuta 944 660 044-45 telefono zenbakietan, Udaleko Ondare eta Etxebizitza Unitatearen bulegoetan, Foru kalea 6, astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00etara, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen araudian aurreikusitako lekuetan ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun