Artistak azaldu duenez, erakusketa osatuko duten pintura horiek 2023an margotzen hasi zen, eta oraindino martxan duen "Plein Air" proiektuaren parte dira. Dioenez, ekimen horren bidez, "paisaiaren kontzeptura hurbiltzen saiatzen naiz terminoaren zentzu plenairista batetik, hau da, eguraldiaz (meteorologiaz) blaitutako pintura baten bidez, zeina atmosferikoa eta tenperatua baita, egiten laguntzen dionarekin elkarrizketan".
Pintura saiakera gisa definitzea gustatzen zaio artistari, eta, horietan, ingurune bat behatzeak eragiten duen distantzia zalantzan jartzeko moduak aztertzen ditu, "ukipen-ikuspegia abiaraziz, espazioa inguratzen duten elementuak mihisearen planoan etzaten saiatzen dena".