Ikurrinari omenaldia egingo diote maiatzaren 31n Getxon

Iker Rincon Moreno 2025ko mai. 20a, 12:06

Gure Eskuk egindako beste mobilizazio bat, artxiboko irudian.

Gure Eskuk ekainaren 7rako deitutako mobilizazio handirako prestaketa lanak egiten ari dira hilabeteotan Euskal Herri osoan, baita gurean ere. Hori horrela, besteak beste, ikurrinari omenaldia egingo diote maiatzaren 31n, zapatuan, Algorta, San Nikolas plazan. Mugimenduko kideek iragarri dutenez, erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko dute, "Euskal Herriak erabaki" leloa duen ikurrina udaletxe zaharrean, gaur egun liburutegia dena, eskegitz.

Herri libre bat eguna

Maiatzak 31, zapatua

  • 12:00 Herri kirolen desafioa
  • 13:00 Ikurrinari omenaldia eta dantza-plaza
  • 13:30 Herri argazkia
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun